Askotan, lanean gaudela galduta aurkitzen gara egiten ari garenak balioa duen ala ez, ez dakigula. Egiten ari garenaren kalitatearen berri izateak (bai irakasleekin zuzenketetan eta baita aurrematetako emaitzen bidez) asko lagundu ohi digu proiektatzen dugun bitartean. Horretarako berebizikoak bilakatzen dira ikasle eta irakasleen arteko harreman ona, eta koordinazio eta lanerako prestutasuna izatea.
Blog-aren ideiak emaitza onak eman ditzakeela uste dut, zuek esan bezala, baliagarria izan daitekeelako guztiok guztion lanaren berri izateko.
Programari begira jardun ostean, azkenengo pausoetan eraikuntza-maketa egin beharko dugula ikusi dut. Askotan iruditu izan zait eraikitzea proiektatzearen azken helburuetako bat dela ahazten zaigula. Nire ustez, proiektu bat ona izateko, beste gauza askoren artean, eraikigarria behar du izan, horrek jartzen baitu proiektuaren abstrakzioa azken emaitzaren errealtasunarekin kontaktuan.
Azkenik eta amaitzeko, taldean aritzeak gure artean gatazkak sortzen baditu ere, arkitektura ikusteko eta egiteko beste filtroen berri izateko eta norberarena zalantzan jartzeko balio digula uste dut. Horregatik, norberak bere taldeko martxa ikusita, egokia izan daiteke taldeak askatasunez sortu eta desegiteko baimena emango bazenute.
ORAINDIK EZIN DUT PUBLIKOKI ERAKUTSI LASTER ARGITALPEN BAT EGINGO BAITUTE. ANTOLATZAILEEK ESKATU DIGUTE..
ResponderEliminarHALA ERE TESTU ETA IRUDI BATZUK PASAKO DIZKIZUET HURRENGO KLASEAN IDEIA OROKORRA GOGORA DEZAZUEN.
webgune hau duzue: http://paisajeshabitados.es/
ResponderEliminar