domingo, 13 de junio de 2010
jueves, 29 de abril de 2010
sábado, 20 de febrero de 2010
Portugaleteko San Roque eraikin hibridoa
Aupa !
'Hirigintza proiektuen tailerra' ikasgaian egiten ari garen proiektua Portugaleten kokatzen da eta horren harira bertara egindako bidaian eraikin hau topatu genuen. Portugalete ezagutzen dutenek jakingo dute dentsitate handia (46.000 biztanle inguru bizi dira 3 kilometro karratutan), eta oso topogragia maldatsua duela, eta honek espazio publikoa izateko aukera gutxi eskaintzen diola herriari.
Eraikina aparkalekuak, gazte leku bat, zaharrentzako zentru bat, kaperatxo bat eta lokal komertzial ugari jasotzen dituen hibrido handi bat da. Erabilera guzti hauek maldan gora antolatzen dira, plaza erabilgarriak eta terrazen modukoak sortuz.
Proiektua SENER ingenieritza taldearen eskutik datorkigu, eta 2009-ko Espainiako Hirigintza eta Arkitektura Bienalerako aukeratua izan da.
Hona hemen hainbat plano eta argazki:
martes, 9 de febrero de 2010
Suscribirse a:
Entradas (Atom)